XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burruka honen barruan, donostiarrak gero eta amorru biziagoz zihoazen madrildarren atearen aurka eta 20. minuturako lortu zuten, Lopez Ufarteren buruz, jokoa berdintzea.

Geroztik giroa berotzen joango zen, futbolarien artean behintzat.

Ikusleak ere arbitroari destainak jaurtitzetik, esperantza berriaren eraginez, ekipoari bultzatzera aldatu ziren eta bazirudien urak norabide zuzenera sartzen zihoazela.

Atsedenaldiaren ondoren, donostiarrek belartza jan behar zutela ematen zuen.

Abialdi bakoitzean estura larrian jartzen Miguel Angel atezaina.

64. minutuan heldu zen Alonsoren gola.

Zutik jarri zuen Atotxa osoa.

Hala ere ez zuten etsi berehala madrildarrek.

Akulukada bana jaso balute bezala, orain.

Juanitok, Stielikek gero eta hurrengo Del Bosque, beren ibilkune bihurriz bideak zabalduz eta pilota Santillanaren oinetan edo buruan jarririk, isilaldi larri bat baino gehiago ekarri zuten donostiar jarraitzaile beroengana.

Arkonadaren eskuan beregantze indarrak behin eta berriz urrundu behar izan zuen Donostiako Errealaren galera.

Baina, zorionez eta justiziz, Ormaetxearen irakaskuntzen onura nabarmendu zen berriz ere.

Eta 73. minutuan Zamoraren golak ikaragarrizko dardara atera zuen Atotxako eser-mailetan.

Hirugarren eztankada honek harriduraz jota utzi zituen madrildarrak.

Donostiarrei, ostera, aurrerakuntza berri honek hazte berri bat eman zien.

Handi aurrera ekipo bakar bat ikusiko zen belardiaren luze zabaleran: Txapelduna.

Nork esan zuen euskaldunak basatzako futbolariak zirenik?

Atotxako belardia Bernabeukoa bera bezain laguna eta zaundia zegoen atzo.

Eta Alonso, Lopez Ufarte, Zamora, Satrustegi... laprastada eta blaustada gabeko jokoan, benetako maisu azaldu zitzaizkigun.

Maisu pilotaren banakuntzan, luzamenduetan ibili gabe lagunari egoki eskaintzean eta maisu, batez ere, beren abiada zoragarrian eta irabazteko gogo eta fede sendoan.

Ez dugu aipamen berezirik egin nahi.

Denek eman zuten zeukaten on guztia, denak azaldu ziren benetako txapeldun.

Erosketa lotsagarriz, futbolaririk onenen biltzeak egiteko joeran jarraitzen duten ekipoek, azterketa sakon batetara eta behardada, aldaketa batetara jo beharko dutela uste dugu.

Zaurituei buruz, Bakeroren belauneko bihurdurak eta Larrañagaren orkatileko hanpadurak ez omen dute garrantzi gehiegirik.